XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKARA ETA EUSKAL ARRAZA Euskal Herriko politikak euskararen arazoa beregain hartu behar duela, zuzen ikusi zuen Aranak.

Batez ere horri eskerrak ezagutu du euskarak Bizkunde edo ohi deritzana, mende mugaz gero ezagutu duen bultzada.

Lehenengo aldiz mogimendu politiko batek euskararen alde ekiten dio.

Astiro-astiro, gainera, euskalzaletasuna, euskararen ardura, ia abertzaleon esku bakarrik gelditu da.

Aranisten eskutan.

Salbuespenak salbu eta batzu inportanteak dira jeneralki halaxe izan da.

Eta, egunotara arte, euskararen alde gehien lan egin dutenak abertzale aranistak izan dira.

Deblauki salatu zuen Aranak, euskara itotzen duen politika espainolista: gobernariena, Elizarena eta elizgizonena, irakasleena.

Eta, Aranaren inguruan, protesta honek gorputz hartuko du.

Elizaren beraren kontra: abertzaleek beren umeei euskal izenak (Aranaren Ixendegi-koak]) eman nahi izan zizkienean, Gasteizko Gotzaiak ez zuen baimenik eman, izenok bataioan ezartzeko; Erromara errekurso eginik, Erromak abertzaleei arrazoi eman zien.

Maisu erdaldunen kontra, batez ere: Azkueren Vizcaytik Bizkaira (1895) aipa genezake: .

Edo Kanpionen historia unkigarria, (...).